IKTko bigarren klase eguna
Gaur azalpen berri baina oso interesgarriekin hasi dugu eguna. Hasiera batean, aurreko sarrera batean ikus daitekeen bezala, IKTei buruzko testu bati buruz aritu gara. Ostean, irakasleak, internet 2.0ko zenbait baliabide interesgarri erakutsi eta azaldu dizkigu: YouTube, Vimeo, Slideshare, Issuu...Gainera, HTMLa zer den eta nola erabiltzen den ikasi dugu, eta oso baliagarria da! Begitu azkenengo sarreran nola webgune hauek arakatzen hasi garen.
Beste alde batetik, gure bloga txukuntzeko zenbait teknika berri ikasi ditugu:
- Linken zerrenda sortu dugu
- Erlojua jarri diogu gure blogari (eta gainera, gure erara itxuraldatu dugu!)
- Beste blogetara harpidetu gara
Amaitzerakoan, talde lana egiten hasi gara. Gogoz eta ilusioz beteta hasiko dut proposatutako proiektu berri hau, sitea egitea eta interneteko web orri interesgarriak arakatu eta ezagutzea esperientzia paregabea izango delakoan nago!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina