Zelako astea... Lanez beteta egon naiz, eta horregatik, orainarte ez dut egunerokoa egiteko denborarik izan, baina... Lasai! Hemen nauzue.
Asteazkenean, gure IKT irakasgaian taldeko proiektuan zentratu ginen eta dagoeneko gure Site-ak oinarrizko elementuak dauzka: aurkezpena, orrialde nagusia, kronograma, gure proiektuaren zenbait atal... Nahi izanez gero, hemen klikatu eta aldaketa berri guztiak ikusi ahal izango duzue. Gainera, informazio interesgarri ugari txertatu dugu!
Beste aldetik, irakasleak oso bideo esanguratsua aurkeztu digu. Ikusteko aukera ez galtzearren, hona hemen bideoa: (merezi du ikusteak, animatu zaitezte!)
Gainera, honen harira ikasle edo proiektu honen kolaboratzaile izan denari elkarrizketa aurkitu eta zuekin partekatu nahi izan dut: From the Hole in the Wall to Yale: A Q&A with Arun Chavan
Eta... Hau izan da guztia gaurkoz.
Ondo izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina