Kaixo berriz ere!
Gaur, azteazken gehienetan bezala IKT izan dugu berriro, eta beraz, lanari ekin diogu (lo aurpegiekin baina indarrez beteta). Hasiera-hasieratik, irakasleak, gure klaseko azkenengo egunak nola eramango ditugun aurrera azaldu digu eta oso denbora gutxi geratzen zaigulaz ohartu naiz!
Amaitu eta berehala, sitea antolatzen jarraitu gara. Orainarte bezala, gure taldean bikoteka jarri gara, lana banatzeko, eta modu honetan, arintzeko asmoz. Hala ere, bi bikoteek helburu zehatz bat izan dugu: gure lanaren aurkezpeneko lehenengo urratsak zehaztea (izan ere, datorren azteazkenerako amaituta egon behar da). Beraz, buru belarri ibili gara siteari azkenengo xehetasunak txertatzen eta informazio guztia ordenatzen eta txukuntzen. Gainera, lanean egon garen bitartean, irakasleak musika jarri digu... Hori bai motibazioa lan egiteko!
Kriston lana egin dugu eta askotan zailtasunak izan ditugu, adibidez: sitean ezin genituen eranskinak txertatu eta zenbait tokietako irudiak lekuz aldatzen zitzaizkigun. Baina... azkenean hauek konpondu ditugu eta gure lanaz oso harro sentitu gara.
Bazkaldu ostean, ordenagailuetara bueltatu gara, eta oraingo honetan interneten trasteatzen egon gara. Gure taldeko lagun batek aurkezpenak egiteko baliabide aparta aurkitu du... So egiozu!
Eguna amaitu baino lehen, lanaren aurkezpen egunean egingo ditugun jarduerak adostu ditugu eta horretarako behar izango dugun guztia prestatu dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina