Ikaskuntza Gurpilak


Gaur gure lanen aurkezpenak egiten hasi gara. Gogoz eta ilusioz heldu naiz klasera, ikaskideen lana zein eta nola izan den jakiteko irrikaz! Beraz, honako sarrera honetan, talde bakoitzaren aurkezpenaren laburpena eta gogoeta edota hausnarketa txikia aurkituko dugu. (Kontuan izan, informazio gehiena talde bakoitzaren sitearen edota haiek emandako informazioaren parte direla, eta, nahi izanez gero, aurkezpen bakoiztaren izenburuan klik eginda, dagokion taldearen sitea bisitatu dezakezuela) 


8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2

Ipuina eta IKTak Haur Hezkuntzan

Lehenengo talde honek, bi zatitan banatu du bere lana: alde batetik, ipuinak aztertu dituzte, eta beste aldetik, konpetentzia digitalaren inguruan ikerketa egin dute.

Hasieran, informazioan sakondu baino lehen, EduGlogster programa zertan datzan azaldu digute. Gainera, honen bitartez ariketa bat egitea proposatu digu irakasleak eta beraz, gure kabuz baliabide hau erabiltzen ikasi dugu. Nire ustez, oso tresna egokia da lan-aurkezpen eramangarri eta dinamikoak egiteko, eta bideoak, audioak, argazkiak eta beste motatako zenbait material txertatzeko aukera ematen du!

Gure proiektu txikia egin eta gero, Jordi Adell-en bideo bat ikusi dugu, non konpetentzia digitalari buruz hitz egiten zuen.



"La escuela tiene que formar para aprender a aprender toda la vida" 


Laburtuz, gizon honek azaltzen eta defendatzen duen konpetentzia digitala, guk klasean lortu nahi izan duguna da, hau izan baita gure ikerketen abiapuntua. Beste era batean esanda, aurkezpen guztiak jorratu ostean, Jordi Adellek azaltzen duen konpetentzia digital honetan adituagoak izatea da helburua.

Bestalde, Curriculum ofizialean konpetentzia digitalen bloke bat dago, non esaten da  umeek teknologia erabiltzeko gai izan behar direla: andereñok baliabide desberdinak bilatu behar ditu: ipuin digitala vs ipuin tradizionala konparatu eta egokiena aukeratu, adibidez (honako baliabide hau 4/5 urteko umeekin erabiliko da). Honen harira, bideo baten bitartez ipuin digital bat aurkeztu digute:


Oso harrigarria izan da IKTen aurrean umeak izan duten erantzuna. Lehenengo eta behin, haurrek, gelako pantailan ipuin bat ikusi dute, eta, ipuin digitala ikusi eta gero, gehienek pantaila papera baino gehiago gustuko zutela esan dute. Gero, maisuak ipuin bat kontatu die eta honen bidez, gelako interakzioa handiagoa eta ziurragoa izan dela esan daiteke. Beraz, zein da bide egokiena? Teknologia eskolako harresiak apurtzeko baliabide galanta da, gizartearekin bat egiteko aukera ematen diguna. Irakasleek, horretarako, saltoa eman behar dugu, gure beldurrak kenduz eta teknologia berriei beste aukera bat emanez.

Orain arte, umeak zein irakasleak aspertu egiten ziren gelan, baina, gaur egun, teknologia berriek hau aldatzeko eta ume aktiboak sortzeko aukera ematen digute. Hala ere, esan beharra dago Haur Hezkuntzako bigarren zikloan baliabide hauek erabiltzean, lehenengo zikloan baino etekin gehiago aterako dugula (izan ere, lehen zikloko umeek teknologia berri hauek erraztasunez erabiltzeko gaitasuna ez dutelako).

Aurkezpena amaitu baino lehen, ipuinak egin edo entzuteko interneteko zenbait webgune aurkeztu dizkigute. Amaitzeko, hona hemen talde honen partaideen blogak:

Izaneren bloga
Leireren bloga
Barbararen bloga
Nerearen bloga


8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2

Irakasleen gaitasun digitala eta gelako portfolioa

Bigarren aurkezpen honen hasieran, Ziortzak, Haizeak, Itziarrek eta Amaiak konpetentzia digitalak zer diren azaldu digute:

Zer demontre dira konpetentzia digitalak?

Konpetentzia digitala informaziozko eta komunikaziozko tresnen (IKT) erabilpen segurua eta kritikoan oinarritzen da, batez ere lanaren komunikaziorako eta aisialdirako.

Konpetentzia digitala IKT-en izaeraren funtzioen eta aukeren ezaguera eta ulermen zabala eskatzen ditu bizitzaren arlo guztien egunerokotasunezko egoeretan. Baliabide horiek erabilgarriak izango dira informazioa trukatzeko, ikaskuntzarako edota ikerkuntzarako. Baita baliabide ezin hobeak sormena, irudimena eta berrikuntza sustatzeko.

Eta IKT-ekin zer?

IKT-ak informazioa aztertzeko, bilatzeko, eratzeko, eraldatzeko eta komunikatzeko teknologia tresnak eta baliabideak dira.

IKT-ak (Informaziozko eta Komunikaziozko Teknologiak) Informazioa aztertu, bilatu, eratu, eraldatu eta komunikatzeko teknologia tresnak (ordenagailuak,mugikorrak,telebista...) eta baliabideak (sare sozialak, argazkientzako eta bideoentzako plataformak, posta elektronikoa, foroak...) dira.

Ikastetxeko antolakuntza kudeatzerakoan tresna ezin hobeak dira (txostenak, haurren zerrendak, aktak, boletinak, fitxak...). Baita familiarekin edota gainontzeko irakasleekin komunikatzeko ere. Azkenik, IKT-en garrantzia gure gizarteari, hots, informazioaren gizarteari, zor diogula esan beharko genuke.

Ostean, IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA ikusi eta aztertu dute, hau da, irakasle batetik zer espero den ikustarazten lagundu digute.Eta, jarraian, haien sitean atxiki duten informazioa azaldu digute.

Oso interesgarria izan da jakitea irakasleek zein umeek teknologia berrien aurrean oztopoak aurkitzen ditugula, baina, pixkanaka-pixkanaka, fase desberdinetatik igarotzen garen heinean, gure IKTeenganako beldurra galtzen joaten garela.

Amaitzeko, bideo baten laburpena aurkeztu digute eta debate interesgarri batean murgildu gara.



8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2

Ikaskuntza kolaboratibotik bretxa digitala ekidituz

Honako aurkezpen hau bretxa digitalari buruzko bideo batekin hasi gara:



Bretxa digitala: internet erabiltzen duten eta erabiltzen ez duten pertsona edota herrialdeen arteko desberdintasunari esaten diogu.

Ondoren, bretxa digitalaren definizioa eta helburuak arakatu ditugu eta gero, honen abantailak eta desabantailak ikusi ditugu bideo honen bitartez:


Baina, IKTen jabekuntzari buruz gogoeta egiteko, honako bideoa izugarri gustatu zait:



Ostean, haien sitean ikus daitekeen taula aztertzeari ekin diogu, hau da, IKT eta Ikasketa kooperatiboaren ezaugarriak bereizteari:

 IKTIKASKETA KOOPERATIBOA
 Ikasketa prozesuan kooperazioa eta kolaborazio ezinbestekoak dira. Elkarrekiko mendekotasun positiboa.
 Talde lana eta komunitate lana bultzatzen da. Aurrez aurreko elkarreragina.
 Elkarrizketa eta debateak indartzen dira, ez errepikapena. Banakako erantzukizuna.
 Ikasketa autoerregulatua eta autogidatua errazten du, hau da, aukera ematen du zer ikasi nahi dugun aukeratzeko eta gure esfortzuak gidatzeko. Talde lanerako trebetasunak.
 Dibertsitate kudeaketa. Irakaskuntza kooperatiboan taldeak heterogeneoak egin behar dira, kultura, genero, ...  kontuan izanik. Modu horretan haien arteko eraginari esker gehiago ikasiko dute. Talde lanari buruzko hausnarketa.
Sareko ikaskuntzaren prozesuan ezinbestekoak dira honako elementu hauek: konfiantza, pertsonen arteko erlazioa eta identitatearen sorkuntza.
 Atalik garrantzitsuena hausnarketa kritikoa da.
 Teknologiaren betebeharra, konektatzea eta integrazioaren alde egitea da.

Aurkezpena amaitzeko, psikogelara joan gara eta komiki batzuetatik konklusio batzuk atera ditugu.

Partaideen blogak:
Alaiaren bloga
Gureneren bloga
Garaziren bloga
Oihaneren bloga



Eta... eguna ondo amaitzeko, gure sitearen aurkezpena izan dugu! Aurreko sarreretan komentatutako lana aurkeztu dugu. Gelakideen partaidetza ezin hobea izan da, eta guztion artean, lan aparta egin dugu! Nire ustez, IKTen aurrean jarrera kritikoa izatera ikasteko aukera izan dugu, eta denok batera ikaskuntza esanguratsurako aurrerapausuak ematen hasi gara.

8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2

Kaixo berriz ere! Gaur... Zoritxarrez, IKT-ko azken eguna izan da, beraz, lan handia egin behar izan dugu! Azken aurkezpenak ikusi ditugu, oso esperientzia aberasgarria izan dela pentsatzen dut, eta gainera, talde bakoitzak bere hoberena eman du lana aurrera eramateko. Hona hemen aurkezpen hauen laburpentxo txikia:

Eskola 2.0

Lehenengo eta behin, Garikoitzek, Laurak, Lorenak eta Anek haien proiektua aurkeztu digute. Hasiera batetik, eskola tradizionala zer den azaltzeko, mugikorrak gordetzeko eta teknologiarik ez erabiltzeko eskatu digute, eta... Zelako esfortzua! Gero, galdera batzuk erantzun behar izan ditugu (ordenagailurik gabe, noski!). Galdera hauek egiterakoan, pixka bat deseroso sentitu naiz, izan ere, ezin izan dugu informazioa inon bilatu... Baina, nola da posible hau? Gure txikitako ikas moldeak dira! Horrelako ikaskuntza ahalbidetzea egokia al da? Ez gaitezen aurreko sisteman zentratu eta goazen hezkuntza 2.0ko baliabideak erabiltzera!

https://21a9a1ce-a-62cb3a1a-s-sites.googlegroups.com/site/ikttaldeaa/home/eskola-2-0.jpg?attachauth=ANoY7cqewWL8ECuSs0XhUTmn7kIs821e4Lvz3JS6r8Li5N5oZquWKxG74eMBkVDWI7RnkIaCyQUy-DsDaCuvpv7V57Wev6ONyFHFutaI10hP8DTGBhH-rbuXE1DMphR22lVcIyceL1oS_MoU9o0NzYip85b4aj3v4OI51dHAkW3dn4yAq0VgLiiCvNL13KE6wmpwShJPyoFqcPb6k2NSwiltJN-3gwVqPg%3D%3D&attredirects=0

Ostean, zenbait bideo ikusi ditugu IKT eta eskola 2.0 zertan datzan sakontzeko:


Amaitu ostean, internet bidezko test bat egin dugu eta galdera batzuk erantzun ditugu. Oso tresna interesgarri eta motibagarria izan da eta arbelan idatzitako galderekin konparatuz, konfidantza handiagoz egin ditudala uste dut. 

Hala ere, kontuan izan behar dugu, eskola 2.0 alde honak eta txarrak dituela: (taldeko sitetik jasotako taula)

ALDE ONAK
ALDE TXARRAK
Informazio ugaria ematen duen baliabidea: Interneten informazio asko eta ezberdina dago; ludikoa, hezigarria, berriak, profesionala…

Errealitatearen zati bat erakusten du; badira zaharrak eta gaizki dauden informazioak eta zenbait kasuetan, ikasleek ez dute aplikapenen inguruan jakintzarik eta galdu egiten dira.
Hezkuntza baliabide ugariren iturria da internet; unitate didaktikoak, ariketa interktiboak, informazioa, etab.

Erderaz material gutxi dago, zer esan Euskaraz dagoenaz, eta, batzuetan, ikasleek ez dute esfortzu handirik egiten eta aurkitzen dutena kopiatzen dute soilik.
Komunikazio sistema suposatzen du eta informazioaren elkartrukea; zenbait orrialdek, chat-ak dituzte ikasleak, harremanetan jartzeko.

"chatmania" delakoa ager daiteke; ikasleek denbora gehiegi pasatzen dute hizketan denbora galduz eta, espresioarako nahiko murritza den baliabidea da chat-a; hitz gutxi sartzen dira eta espresioa asko laburtu behar da.
Motibazioa eta interesa aregotzen du; nahiko erakargarria da ikasleentzat internet orrialde ezberdinetan informazioa nola agertzen den ikustea.
Arriskua da, distrakzio asko daudelako eta zenbait haur, "engantxatu" egin daitezkeelako adikzio bat garatuz.

Informazioa nola bilatu praktikatzen da.
Hau ondo ez egitea, denbora galduarazten du.
Etengabeko aktibitate intelektuala suposatzen du; aktibo daude ikasleak eta arreta handiarekin.
Antsietatea eragin dezake.

Haurren ekimaneren garapena; inforazioa bilatzeko duten askatasunarengatik.
Ordenagailuekin arazoak egon daitezke virusengatik edo deskonfiguratzen direlako.
Disziplinartekotasun handia du internet; maneiatu behar den informazioaren nolakotasuna ugaria denez, disziplina asko ikutzen ditu.
Dispertsio handia eragin dezake dagoen informazio ugariak.

Lan indibidualaren garapena; ikasle bakoitzaren interes eta uarre ezagupenak kontutan harturik, bakoitzari interesatzen zaion informazioa aurki dezake.
Isolamendua ekar dezake; lana bakarrik egitearen ondorioa.
Talde lana, koperazioa; internet-en erabilpena, talde lana sustatzen du, ideien elkartrukea eta norbanakoaren garapena.
Zenbait ikasle beste ikasleren lanaren menpe egon daitezke eta beti, atzetik.
Teknologia berriekin kontaktua; internetekin lan egiteak teknologia berriekin etengabe kontaktuan egotea suposatzen du eta hauek ezagutzea ere.
Neke bisuala eta beste hainbat arazo; denbora gehiegi ordenadorearen aurrean bizkarreko mina edo begietan eragina izan dezake.
Ikerketa didaktikoa ahalbidetzen du; hezkuntza baliabide eraginkorra da.

Kontzeptu garrantzitsuak: 
  • Konektibitatea
  • Interkonektibitatea
Hona hemen taldekideen blogak, bisita itzazu!

8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2

Hasieran, Julenek, Amaiak, Marinak eta Milenak haien sitea aurkeztu digute eta lanaren zergatiak eta nondik norakoak planteatu dizkigute. Gero, aurkezpenarekin hasteko bideo bat ikusi dugu. 

Beste bideo bat ikusi ostean, Glogsterreko informazioa arakatu dugu, eta aipatutako ideietan sakontzeko asmoz, beste bideo bat ikusi dugu:

https://sites.google.com/site/iktbaliabideakhezkuntzan/glogster/IMG_20141204_103817.jpg 

Baina, zer da adimen emozionala?
Adimen emozionala gure sentimenduak eta besterenak identifikatzeko trebezia da, motibatzeko eta harremanak bideratzeko gaitasuna”.
 Adimen kozienteak baliabide mentalak erabiltzeko ahalmena adierazten du. Adimen emozionalak, berriz, automotibatzeko, emozioak bideratzeko, lagunak egiteko eta zentzuz bizitzeko ahalmena adierazten du.
Gizakiaren jokaera aztertzen dutenek betidanik dakiguna baieztatzen dute. Hain zuzen, pertsona izatea adimen intelektual handia edukitzea baino garrantziatsuagoa dela. Hezkuntza arloan egindako ikerketek diotenez, arrakastaren %20 adimen intelektuari zor zaio. % 80 adimen emozionalari esker lortzen da.
D. Goleman.


"Pelayo y pandilla" baliabidea ikusi eta gero, jolas bat egiten hasi gara: post-it bat jarri dugu kopetan eta ikusi gabe, besteei keinuak eginez, eta besteek guri egiten dizkiguten keinuak ikusita, gure emozioa asmatu behar izan dugu; eta ondoren "pandorako kutxa"-ra joastu gara, baina emozioak lantzeko helburuarekin.

Amaitzeko, azken bideoa ikusi dugu:


8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2 8 2

Meatzetik eskolara

Gure ikaskuntza gurpilekin amaitzeko, Meatzetik Eskolara taldeak haien lana aurkeztu digute. Kontuan izan behar dugu, baina, dokumentazio lana egin dutela, hau da, Reggio Emiliako esperientzie buruzko dokumentuak batu dituzte Sitean.

Aurkezpenari hasiera emanez, "Mindomo" baliabidearekin Reggio Emiliako ezaugarriak azaldu dizkigute. Eta, gero, "Los cien lenguajes del  niño" bideoa ikusi dugu.

Umearen 100 lengoaiak
"Guk, helduok, komunikatzeko dugun tresna nagusia hitza da. Hau helduok barneratuta ditugun eskema eta paradigma zehatzei esker errealitatea ikusteko  dugun era  limitatuaren ondorio da. Baina  zenbat eratara du posible komunikatzea haur batek? Regio Emilian umeek kontzebitzeko duten pluraltasunagatik komunikaziorako  eta  espresatzeko dituzten era guzti hauek kontua hartzen dira eta baloratu egiten dira."

Zer da dokumentazioa?
Dokumentatzea umeek burututako prozesu guztia erregistratzea da. Honen helburua izanik, aztertzea, ulertzea, azaltzea eta partekatzea.
Dokumentatzeko modu bakarra dago? Ez!
Fitxategia: Fitxategia egunerokoa idazteko koaderno bat da, bertan, gertaerak, bizipenak eta halakoak idazteko balio du.

Bideoa: Dokumentatzeko egokiena izan daiteke, bideoa grabazioak egiteko balido du. Klasean bi begik hiru baino gutxio ikusten dute, hau horrela izanda momentuak ikusten ez ditugun gauzak grabazioan ikusi ditzakegu, aldi berean pedagogo baten laguntzaz gure esku hartzea hobetzeko aukera ematen digu, akatsak konpontzeko eta gure gelan gertatzen dena hobeto behatzeko...

Kamera: dokumentatzeko era hau, gehien erabiltzen dena da. Azken finean haur eskola gehienetan kamerak daude, gehienen eskura dago nahiz eta era egoki batean ez erabili.


Hitzak: Klasea bukatzen den bakoitzean hitz bat eskatzen digu, oso praktikoa da ebaluatzeko eta ikuspuntu global bat edukitzeko.
Behin informazio hau aztertuta, ariketa bat egin dugu: bi taldeetan banatu eta itsasontzi bat egin behar izan dugu, eskolatik aurkitu ditugun material guztiekien.

Amaitzeko, azken bideo bat ikusten dugu. Honetan, esperientzia berritzaile honetan erabiltzen diren materialak agertzen zaizkigu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina