Nor naizen

Kaixo lagunok!

Sara Jimenez naiz, Bilboko Magisteritza Eskolako ikaslea. Momentu honetan, Haur Hezkuntzako graduko bigarren maila ikasten nago. Duela urte asko, umeekin zerikusia izango zuen zerbait ikasiko nuela erabaki nuen, eta batxilergoko lehenengo mailan, azkenean, Haur Hezkuntza ikasi nahi nuela argi izan nuen.

Niri buruz gehiago jakin dezazuen, nire interesen berri emango dizuet. Hasteko, irakurketan interes handia dudala aipatzekoa da eta beraz, nahiz eta beharra ez izan, nire denborako ordu nahiko ematen ditut haurren psikologia eta garapenari buruzko informazioa irakurtzen.  Aisialdi talde bateko begirale bolondresa naiz eta, beraz, umeekin harremanetan egoten naiz urte osoan zehar. Horretaz gain, futbola izugarri gustatzen zait, Athleticen jarraitzaile amorratua naiz eta, gainera, aukera izaten dudan bakoitzean, beste zenbait taldeetako futbol partidak ikusten ditut.

Blog honen helburuetariko bat IKTei buruz ezagutza berriak eskuratzea da, baina honetaz gain, beste helburu pertsonal batzuk jarri dizkiot nire buruari: jakin mina pizten didaten eta interesgarriak suertatzen zaizkidan irakurketen sintesiak edo atal interesgarriak partekatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina