IKTak tresna giza erabili behar dira, eta ez helburu bezala
"IKTak aldarrikatzen ditugu, baina ez helburu bezala, baizik eta tresnatzat sakontzeko ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gaien arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan. Zergatik? Ikuspegi eraikitzailearekin lotzen den bide horretatik soilik eman daitekeelako ikaste esanguratsua."
Nolabaiteko desoreka aitortu daiteke eskola barruko eta eskolaz kanpoko errealitateen artean. Are gehiago, esan daiteke eskolak talka egiten duela gizartearekin, gutxienik, arlo teknologikoari dagokionez.
Nolakoa da, beraz, gaur egungo eskola? Argi dago ezinezkoa dela definizio bakar bat ematea, eta, halaber, zalantzarik ez dago aniztasun handia dagoela eskolatik eskolara. Dena den, agian gauzak muturrera gehiegi eramanez gero, esan liteke eskoletan irakaslea dela erreferente nagusia eta berarengan zentratzen dela jarduna. Era berean, gainerako euskarrien gainetik koka litezke testu idatzia eta horrekin batera ohiko testuliburu, koaderno eta arkatzen nagusitasuna. Horregatik, oraindik ere idatzitako ekoizpenak, bereziki bakarka eginikoak, funtsezko oinarri dira gure eskola gehienetan. Are gehiago, ikasleen parte hartzerako aukerak testuliburuak zehazturiko uneetara mugatzen dira.
Eta teknologiari dagokionez? Bada, salbuespenak salbuespen, eskolan gutxi erabiltzen dira ikasleen eskolaz kanpoko errealitatean presentzia handia duten tresnak. Beste era batean, nolabaiteko desoreka aitortu daiteke eskola barruko eta eskolaz kanpoko errealitateen artean. Are gehiago, esan daiteke eskolak – eskolen gehiengoak bederen – talka egiten duela gizartearekin, gutxienik, arlo teknologikoari dagokionez. Ildo horretatik, Informazio eta Komunikazio Teknologiei dagokienez, testuinguru eskolarra uhartetzat ere hartu izan da gizartea itsasotzat hartu den bitartean.
IKTak gure eskolan txertatu behar ditugu, izan ere, ikasleak aktiboago egoteko aukera ematen dutelako. Ildo beretik, teknologia esanguratsuki baliatu behar dugu aproposa delako ikasleen talde lanean sakontzeko. IKTak gelan erabili behar ditugu aukera ematen digutelako diziplinartekotasuna bultzatzeko eta, horrenbestez, ikasleek gai ezberdinak lotzeko. Are gehiago, beste arrazoi bat da eskolaz kanpoko errealitatearekin bat egiteko modua ematen digutela; hau da, gelatik at erabiltzen dituzten tresnak naturalagoak direlako eta kanpoko errealitatea gela barrura ekartzeko egokiak direlako. Eta, zerrenda gehiegi ez luzatzeko, IKTeek eskolan esanguratsuki egon behar dute ikasleentzat motibagarriagoak izan ohi direlako. Zergatik? Txikienek, ia-ia magiatzat hartzen dutelako; beste hainbatek ohiko testuez gain, ikus-entzunezkoak jasotzen dituztelako, eta, horrenbestez, irudiaren gizartera hurbiltzen direlako; beste batzuek, ordea, euren belaunaldiko tresnatzat hartzen dituztelako.
Gaur egungo haurrek ama hizkuntza eskuratzen duten bezala, ezagutza teknologiko jakin bat ere bereganatzen dute. Neurri handi batean, ezagutza hori adaptatiboa ere bada, azken batean, testuinguruan "bizirauteko" aukera ematen baitie.

Baina, nola erabili ditzakegu IKTak Haur Hezkuntzan?
Zer egin dezakegu ume guztien ezagutza teknologikoa edo inklusio digitala lortzeko?
Nire ustez,garrantzitsua da umeak Haur Hezkuntza hasten diren momentu beretik, era digitalean murgiltzea. Izan ere, testuan aipatzen den bezala, gero eta teknologia gehiago erabiltzen dira eta gure haurrak bere ingurugirora egokitzea berebizikoa da. Gaur egungo gizartean, IKTei gabe, galduta egongo ginateke!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina