2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Bidai honen azken urratsa

Gauza on guztiei bezala, Blog honi ere amaiera heldu zaio. Pena handiz, IKT ikasgairako sortutako Blog honi "agur" esan beharra dugu. Bide luzea izan da, emozioz beterikoa... Momentu onak eta ez hain onak izan ditugu, oztopoak eta zailtasunak aurkitu ditugu, konponbideak bilatu eta aurrerapausuak eman ditugu...


Baina zein izan da bidea?

Lehenengo egunean blogari hasiera eman genion eta lehenengo pausuak eman genituen. Hala ere, ni ez naiz oso trebea teknologia berriekin eta, beraz, zerotik hasi behar izan nintzen ez bainuen blogen mundua ezagutzen. Beraz, bloga sortu, izena aukeratu eta... lehenengo sarrera eta aurkezpena sortu nituen. Egin beharreko hori amaitu eta gero, "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" irakurgaiaren laburpena egin nuen. Hasieran ez nintzen oso eroso sentitzen, dena aldatzeko beharra ikusten nuen, ez zitzaidan gustatzen nire blogaren itxura eta ez nekien zer nolako hizkuntza mailarekin idatzi. 

Hurrengo egunetan, sarrera berriak egin ostean, baliabide desberdinak ikertu eta blogera zenbait metodo berrien bitartez material interesgarriak txertatzen joan naiz. Issuu-ren bitartez, esaterako, hezkidetzari buruzko aldizkari bat txertatu dut, "La educación prohibida" pelikula partekatu dut...

Hau da, egunak aurrera egin ahala eta blogaren atal eta erabilera desberdinak aztertu ostean, nire espazio pertsonal txiki honetan nire gustoko bideoak, dokumentuak, argazkiak... txertatu ditut, ikusiko duenari gustatuko zaiolakoan. Hori dela eta, internet edota liburu desberdinak arakatu ostean, genero kutsadurari buruz, baloreei buruz, ereduei buruzko bideoak erantsi ditut orrialde desberdinetan. IKTko egunetan, noski, egunerokoak egiten jarraitu dut: gure proiektua azaltzeko, horren eboluzioa aztertzeko edota Ikaskuntza Gurpilei buruz informatzeko.

Horretaz gain, beste orrialde bat egin dut, gure taldeko proiektuen laburpenak (Ikaskuntza Gurpilen proiektua) era egokian antolaturik izateko. Atal honetan, IKT eta hezkuntzari buruzko informazio erabilgarri eta mamitsu asko aurki dezakegu... Baina ezin alderatu klasean bizitakoarekin! Bizipen paregabea gero!

Eta, beraz... Zer ikasi dugu? 

Hezkuntzari lotutako gai asko jorratu ostean, gure etorkizuneko lanbideari buruzko ezagutzak handituz joan garela esan daiteke, esperientzia berritzaileetan oinarritu dugu gure ikaskuntza eta taldekide guztiek antzeko ildotik jarraituz, jorratu nahi izandako gaiak landu ditugu. 

Baina, horretaz gain interneteko baliabide ugari nola erabiltzen diren ikasteko aukera paregabea izan dugu (Issuu-a, Glogster-a, PowToon-a...). Aitzitik, blogean sakondu dugu eta orain guztiz menperatzen dudala pentsatzen dut: erlojua ipintzen ikasi dut, itxuraldatzeko gadget bereziak txertatzen trebatu naiz (elurra jartzen, musika txertatzen...), feed-ak jarri ditut, aurretik ezaguzten nituen blog oso interesgarrien helbideak atxikitu ditut... Eta IKTekin loturiko beste hainbat kontzeptu eta teknikak ikusi eta ikasi ditugu!


Amaitzeko esan beharra dago nire IKTei buruzko ikuspegia asko aldatu dela. Hasieran, beldurrarekin hasi nintzen ikasgaia, aurrera eramateko kapaza izango ez nintzela pentsatzen nuen eta zailtasun eta oztopo handiak ikusten nituen. Baina, esperientzia hau guztiz kontrakoa izan da: izan dugun irakasleari esker eta klasean erabilitako metodologiari esker, oso eroso sentitzen hasi naiz teknologia berrien aurrean, eta, azken finean, nire gustoko blog bat egin dut eta oso gustora sentitu naiz txoko honetan nire intereseko informazioa partekatzen. Are gehiago! Nire ikaskideek asko lagundu naute prosezu luze eta interesgarri honetan. Beraz, nire esfortzu eta besteen laguntzarekin, posible izan da lan polita eta probetxugarria egitea! 

Mila esker denoi! Gabon zoriontsuak!

2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Umeak gure isla dira

"No te preocupes por qué planeta le vas a dejar a tus hijos, sino qué hijos le vas a dejar al planeta"

Ikaskuntza Gurpilak

Aldaketa berriak!

Ikus dezakezuenez, "Orri nagusiaren" ondoan, "Ikaskuntza Gurpilak" izeneko orrialdea gehitu dut. Bertan IKTko klaseko gainerako ikaskideen talde lanetatik ikasi dugunaren laburpentxoak agertuko zaizkigu. Beste orrialde batean egitea ideia ona iruditu zait, izan ere, modu honetan laburpen guztiak leku berean kokatzen dira eta era errazean aurkitu ahal izango ditugu.

Hala ere, ez da lan erraza izan, nire asmoa aurkezpen bakoitzeko sarrera bat egitea zen, baina nahiz eta tutorial asko ikusi eta artikulu asko irakurri, ez dut lortu azpiorrialderik egin. Dena den, oztopoak alde batera utzita, beste baliabide batzuen bidez laburpenak grafikoki banatzen saiatu naiz. Hasieran argazkitxo txiki bat ipini dut haien artean baina ez zitzaidanez gustatzen, beste ideia bat bururatu zait: ikurrak jartzea!


Gainera, horretaz gain, beste zenbait aldaketa egin dizkiot blogari: musika txertatu diot (Amélieren soundtrack ikaragarria!), elurra erantsi dut... Orain bai polita!

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

"15 cortometrajes para educar en valores"

Hona hemen web orri batean aurkitutako hamabost bideo labur. Ez nuke jakingo zein den hoberena esaten! (iturria sarreraren amaieran aurkituko duzue)

El cine ha llevado a la gran pantalla muchas películas en las que se tratan temas relacionados con el mundo de la educación, aquí te presentamos 15 cortometrajes para educar en valores. Con ellos, el alumnado reflexionará sobre la amistad, la solidaridad, el trabajo en equipo, el respeto a las personas.



1. Cuerdas: El guionista y director Pedro Solís García dirige esta pequeña obra de arte que ha sido reconocida recientemente con el Premio Goya 2014 al Mejor Cortometraje de Animación. La ternura, la amistad, la inocencia o la generosidad son algunos de los valores tratados.

2. El vendedor de humo: Este corto animado plantea diferentes cuestiones alrededor de las cuales los alumnos tienen la oportunidad de reflexionar: el consumismo, la picaresca, cómo en ocasiones le damos demasiada importancia a las apariencias…

3. El hombre orquesta: La factoría de animación Pixar es la autora de este cortometraje (también de animación) cuya trama recoge la importancia de trabajar en grupo. Asimismo, refleja que las rivalidades no siempre son buenas, en especial cuando son llevadas al extremo y esto implica dañar al resto de compañeros.

4.El viaje de Said: Coke Riobóo dirigió en 2006 este cortometraje musical de animación hecho con plastilina. En él se plantea el problema de la inmigración, y también quiere educar en valores como la solidaridad.

5. Pipas: Avalada por diferentes premios y conocimientos, Pipas refleja la importancia de aprender y muestra el fracaso escolar de la sociedad a través de la mirada de dos chicas jóvenes.

6. La flor más grande del mundo: El cortometraje ‘La flor más grande del mundo’ está basado en un cuento escrito por el Premio Nobel de Literatura José Saramago. Se da la circunstancia de que este corto (elaborado con la técnica stop-motion) cuenta con la colaboración del propio Saramago que pone voz a la historia que se cuenta y, además, tiene su propio personaje. En ella se hace un llamamiento a la solidaridad y las relaciones humanas, en un mundo donde la falta de ideales, el egoísmo o el individualismo prevalecen por encima de otros sentimientos.

7. El Circo de las Mariposas: Interesante propuesta que, seguramente, llamará la atención de los estudiantes. Valores como el respeto o la dignidad son tratados en este cortometraje que también plantea otros miedos y temores a los que todos (en alguna que otra ocasión) hemos tenido que hacer frente: la necesidad de sentirse aceptados por los demás, romper con las barreras que muchas veces nos ponemos nosotros mismos y que nos impiden alcanzar nuestros deseos…

8. El Cazo de Lorenzo: Educar en la diversidad. Éste es el mensaje que transmite el cortometraje ‘El Cazo de Lorenzo’, una propuesta basada en el cuento de la escritora Isabelle Carrier: relata la vida de Lorenzo, un niño de corta edad y diferente a los demás que un día descubre que las personas buenas también existen. El cazo de color rojo que siempre le acompaña representa las dificultades y los obstáculos a vencer.

9. Por cuatro esquinitas de nada: El mensaje que transmite es similar al que arroja ‘El Cazo de Lorenzo’: aceptar a las personas que, por un motivo u otro, son diferentes a nosotros. Hay que ser tolerantes y solidarias con ellas e integrarlas en nuestro ambiente, no cambiar su forma o manera de ser. En este caso, sus protagonistas no son personas sino figuras geométricas; en concreto, un cuadrado y varios círculos.

10. The Lost Thing: En 2011 esta cinta consiguió el Oscar al mejor corto animado. Es una llamada de atención al estilo de vida que llevamos y que, muchas veces, no nos deja ver lo que le ocurre a las personas que tenemos alrededor, sus problemas…

11. Destiny: El corto de animación Destiny es obra de cuatro alumnos de la escuela francesa Bellecour Ecoles d’art: Fabien Weibel, Sandrine Wurster, Victor Debatisse y Manuel Alligné. Visualmente resulta exquisito y la historia plantea varias cuestiones como el paso del tiempo, la posibilidad de cambiar nuestro destino, la rutina del día a día, las obsesiones que podemos llegar a tener y que nos impiden avanzar… A much@s os recordará a la película protagonizada por Bill Murray ‘Atrapado en el tiempo’.

12. No abuses. Es mejor no ser un guais: Se trata de un cortometraje que quiere enseñar que hay que respetar siempre a las personas y aceptarlas como son. Asimismo, nos recuerda que no tenemos que cambiar nuestra forma de ser para que los demás nos acepten.

13. Un Conte: Apenas tiene una duración de dos minutos y no tiene diálogos hablados. Un Conte es un cortometraje (también de animación) que relata el drama social de la violencia en el ámbito doméstico a través de una caballero enmascarado que sale al rescate de una mujer joven.

14.Corto The Moon (La Luna) . Este corto de la factoría Pixar relata la vida de un niño de corta edad que tiene que empezar a madurar antes de lo que cree. Un día empezará a trabajar con su padre y su abuelo; a partir de ese momento deberá elegir si quiere seguir los pasos de la familia o forjar su propio destino.

15. Presto: Es otro de los cortos de animación de los estudio Pixar que, en esta ocasión, trata los problemas que se derivan del exceso de ego con un toque de humor y de ingenio.

Hurrengo pausua

Kaixo berriz ere!

Gaur, azteazken gehienetan bezala IKT izan dugu berriro, eta beraz, lanari ekin diogu (lo aurpegiekin baina indarrez beteta). Hasiera-hasieratik, irakasleak, gure klaseko azkenengo egunak nola eramango ditugun aurrera azaldu digu eta oso denbora gutxi geratzen zaigulaz ohartu naiz!

Amaitu eta berehala, sitea antolatzen jarraitu gara. Orainarte bezala, gure taldean bikoteka jarri gara, lana banatzeko, eta modu honetan, arintzeko asmoz. Hala ere, bi bikoteek helburu zehatz bat izan dugu: gure lanaren aurkezpeneko lehenengo urratsak zehaztea (izan ere, datorren azteazkenerako amaituta egon behar da). Beraz, buru belarri ibili gara siteari azkenengo xehetasunak txertatzen eta informazio guztia ordenatzen eta txukuntzen. Gainera, lanean egon garen bitartean, irakasleak musika jarri digu... Hori bai motibazioa lan egiteko! 

Kriston lana egin dugu eta askotan zailtasunak izan ditugu, adibidez: sitean ezin genituen eranskinak txertatu eta zenbait tokietako irudiak lekuz aldatzen zitzaizkigun. Baina... azkenean hauek konpondu ditugu eta gure lanaz oso harro sentitu gara. 

Bazkaldu ostean, ordenagailuetara bueltatu gara, eta oraingo honetan interneten trasteatzen egon gara. Gure taldeko lagun batek aurkezpenak egiteko baliabide aparta aurkitu du... So egiozu! 

Eguna amaitu baino lehen, lanaren aurkezpen egunean egingo ditugun jarduerak adostu ditugu eta horretarako behar izango dugun guztia prestatu dugu.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Genero-kutsadura


Bi koloretako gizartean bizi gara, eta... hau eta ez da soilik umeengan islatzen!
Benetako arazoa da hau, saia gaitez aldatzen.

2014(e)ko azaroaren 22(a), larunbata

Gure proiektua badoa forma hartzen!

Kaixo denoi!

Zelako astea... Lanez beteta egon naiz, eta horregatik, orainarte ez dut egunerokoa egiteko denborarik izan, baina... Lasai! Hemen nauzue.

Asteazkenean, gure IKT irakasgaian taldeko proiektuan zentratu ginen eta dagoeneko gure Site-ak oinarrizko elementuak dauzka: aurkezpena, orrialde nagusia, kronograma, gure proiektuaren zenbait atal... Nahi izanez gero, hemen klikatu eta aldaketa berri guztiak ikusi ahal izango duzue. Gainera, informazio interesgarri ugari txertatu dugu!
Beste aldetik, irakasleak oso bideo esanguratsua aurkeztu digu. Ikusteko aukera ez galtzearren, hona hemen bideoa: (merezi du ikusteak, animatu zaitezte!) 


Gainera, honen harira ikasle edo proiektu honen kolaboratzaile izan denari elkarrizketa aurkitu eta zuekin partekatu nahi izan dut: From the Hole in the Wall to Yale: A Q&A with Arun Chavan

Eta... Hau izan da guztia gaurkoz.

Ondo izan!

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

"La educación prohibida"

Hona hemen film oso esanguratsua:


"No es el estudiante el que fracasa, es el sistema el que está mal estructurado"
"Enseñamos a los niños a callar y a obedecer, sólo focalizamos el trabajo en algunas áreas"
"Todo el mundo habla de paz pero nadie educa para la paz"

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Nahiz eta eguraldia aldatu, gure errutinak ez!

IKTko bigarren klase eguna

Gaur azalpen berri baina oso interesgarriekin hasi dugu eguna. Hasiera batean, aurreko sarrera batean ikus daitekeen bezala, IKTei buruzko testu bati buruz aritu gara. Ostean, irakasleak, internet 2.0ko zenbait baliabide interesgarri erakutsi eta azaldu dizkigu: YouTube, Vimeo, Slideshare, Issuu...

Gainera, HTMLa zer den eta nola erabiltzen den ikasi dugu, eta oso baliagarria da! Begitu azkenengo sarreran nola webgune hauek arakatzen hasi garen.

Beste alde batetik, gure bloga txukuntzeko zenbait teknika berri ikasi ditugu:
  • Linken zerrenda sortu dugu
  • Erlojua jarri diogu gure blogari (eta gainera, gure erara itxuraldatu dugu!)
  • Beste blogetara harpidetu gara

Amaitzerakoan, talde lana egiten hasi gara. Gogoz eta ilusioz beteta hasiko dut proposatutako proiektu berri hau, sitea egitea eta interneteko web orri interesgarriak arakatu eta ezagutzea esperientzia paregabea izango delakoan nago!

Denok gara desberdin

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

"IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" testua lantzen.

 

IKTak tresna giza erabili behar dira, eta ez helburu bezala 

  "IKTak aldarrikatzen ditugu, baina ez helburu bezala, baizik eta tresnatzat sakontzeko ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gaien arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan. Zergatik? Ikuspegi eraikitzailearekin lotzen den bide horretatik soilik eman daitekeelako ikaste esanguratsua."

 

Nolabaiteko desoreka aitortu daiteke eskola barruko eta eskolaz kanpoko errealitateen artean. Are gehiago, esan daiteke eskolak talka egiten duela gizartearekin, gutxienik, arlo teknologikoari dagokionez.

Nolakoa da, beraz, gaur egungo eskola? Argi dago ezinezkoa dela definizio bakar bat ematea, eta, halaber, zalantzarik ez dago aniztasun handia dagoela eskolatik eskolara. Dena den, agian gauzak muturrera gehiegi eramanez gero, esan liteke eskoletan irakaslea dela erreferente nagusia eta  berarengan zentratzen dela jarduna. Era berean, gainerako euskarrien gainetik koka litezke testu  idatzia eta horrekin batera ohiko testuliburu, koaderno eta arkatzen nagusitasuna. Horregatik, oraindik ere idatzitako ekoizpenak, bereziki bakarka eginikoak, funtsezko oinarri dira gure eskola gehienetan. Are gehiago, ikasleen parte hartzerako aukerak testuliburuak zehazturiko uneetara  mugatzen dira. 
Eta teknologiari dagokionez? Bada, salbuespenak salbuespen, eskolan gutxi erabiltzen  dira ikasleen eskolaz kanpoko errealitatean presentzia handia duten tresnak. Beste era batean, nolabaiteko desoreka aitortu daiteke eskola barruko eta eskolaz kanpoko errealitateen artean. Are gehiago, esan daiteke eskolak – eskolen gehiengoak bederen – talka egiten duela gizartearekin, gutxienik, arlo teknologikoari dagokionez. Ildo horretatik, Informazio eta Komunikazio Teknologiei dagokienez, testuinguru eskolarra uhartetzat ere hartu izan da gizartea itsasotzat hartu den bitartean.

IKTak gure eskolan txertatu behar ditugu, izan ere, ikasleak aktiboago egoteko aukera ematen dutelako. Ildo beretik, teknologia esanguratsuki baliatu behar dugu aproposa delako ikasleen talde lanean sakontzeko. IKTak gelan erabili behar ditugu aukera ematen digutelako diziplinartekotasuna bultzatzeko eta, horrenbestez, ikasleek gai ezberdinak lotzeko. Are gehiago, beste arrazoi bat da eskolaz kanpoko errealitatearekin bat egiteko modua ematen digutela; hau da, gelatik at erabiltzen dituzten tresnak naturalagoak direlako eta kanpoko errealitatea gela barrura ekartzeko egokiak direlako. Eta, zerrenda gehiegi ez luzatzeko, IKTeek eskolan esanguratsuki egon behar dute ikasleentzat motibagarriagoak izan ohi direlako. Zergatik? Txikienek, ia-ia magiatzat hartzen dutelako; beste hainbatek ohiko testuez gain, ikus-entzunezkoak jasotzen dituztelako, eta, horrenbestez, irudiaren gizartera hurbiltzen direlako; beste batzuek, ordea, euren belaunaldiko tresnatzat hartzen dituztelako.

Gaur egungo haurrek ama hizkuntza eskuratzen duten bezala, ezagutza teknologiko jakin bat ere bereganatzen dute. Neurri handi batean, ezagutza hori adaptatiboa ere bada, azken batean, testuinguruan "bizirauteko" aukera ematen baitie.

 

  Baina, nola erabili ditzakegu IKTak Haur Hezkuntzan?

Zer egin dezakegu ume guztien ezagutza teknologikoa edo inklusio digitala lortzeko?

Nire ustez,garrantzitsua da umeak Haur Hezkuntza hasten diren momentu beretik, era digitalean murgiltzea. Izan ere, testuan aipatzen den bezala, gero eta teknologia gehiago erabiltzen dira eta gure haurrak bere ingurugirora egokitzea berebizikoa da. Gaur egungo gizartean, IKTei gabe, galduta egongo ginateke!

2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

IKT eta Blog-ei buruz, zer jakin behar dugu?

Lehenengo sarrera hau, bi galdera ireki eta interesgarriekin hasiko dugu: IKTen zein baliabide erabil ditzakegu Haur Hezkuntzako gela batean? Zein baliabide ezin ditugu erabili?

Galdera hauei erantzuteko asmoz, eta irakaskuntza kooperatiboa edo eraikuntza kolektiboko ikaskuntza ulertzeko asmoz (besteak beste), zenbait sarrera desberdin aurkituko ditugu blog honetan. 

Hasteko, garrantzitsua da "Web 1.0" eta "Web 2.0"ren arteko bereizketa egitea.Web 1.0an, banakoak ziren interneten bidez informazio bila joan behar zirenak (hau da, azterketa sakona egiteko beharra zegoen). Gaur egun, aldiz, Web 2.0 honen bidez, banakoek informazioa haiei heltzea agintzeko aukera izaten dute. Argiago azaltzeko, 2009ko otsaileko "Jakingarriak" aldizkaritik jasotako definizioa erabiliko dugu: "Erabiltzailea, irakurle hutsa izatetik, parte hartzaile izatera igaro da. Ildo beretik, parte hartzaile izaterakoan, lankidetza eta trukea ditu oinarri Web 2.0ak. Hari honetatik, gainera, informatikaren lehenengo arloa datorkigu: hodeian edo sarean lan egitea, Interneten, alegia. Baina, orain dela urte batzuk ez bezala, Interneteko erabiltzailea bihurtzen da protagonista, ez orain dela urte batzuk bezala, informazio hartzaile hutsa".

Baina... hona hemen kontu hauek grafikoki azaltzen duen bideo labur baina oso egoki bat:




Beste aldetik, esan beharra dago, interneteko Web 2.0 aroa, gaur egun hezkuntzan jorratu nahi diren printzipioekin bat egiten duela: aktibotasuna, partaidetza, errealitatearekin loturak, talde lana...

Irakaskuntzari buruz hitz egiten jarraitzeko asmoarekin, gure aurreko urteetako ikaskuntzara ezin garela lotu argi dago, hau da, berritu behar gara. Horretarako, oso egokia den irakaskuntza kooperatiboaz baliatu behar gara. Gainera, kontuan izango dugu, esperientzia bera, pertsona bakoitzean desberdinak izango direla, eta horrek, irakaskuntza zabal eta tolerantea eskatzen du.

Amaitzeko, gaurko klasean, gelakide bakoitzak ikaskuntza prosezuaren marrazkia egin dugu, guretzat zer esan nahi duen errepresentatuz. Nirea, konkretuki, azpian ikus dezakeguna izan da. Hazten garen heinean, gehiago eta gehiago ikasten joaten gara, nahiz eta batzuetan, atzera bueltatzen ari garela pentsatu, zerbait berri eta esanguratsu ikasten dugu.


Eta etiketak, zertarako balio dute?
Hitz hauen bidez, gure sarrera zein diziplina/espazioan kokatu nahi dugun erabakitzeko aukera izango dugu. Hau da, guk antolatuko dugu non gorde. 

Azalpenak amaitu ostean, praktikan jarri dugu momenturarte Blogei buruz ikasitako guztia, eta... tchan! Hona hemen emaitza! Euri Tantak Bloga!


Amaitzeko, hausnarketa pertsonala eta nire iritzia luzatuko dizuet. Irakasleak ondo esan duen bezala, batzuetan, zerbait berriaren aurrean ezinegona eta beldurra sentitzen dugu. Eta, esan daiteke, niri, lehenengo unean, hori gertatu zaidala. Pasa den urterarte ez dut izan IKTekin harreman handirik, eta beraz, aurreko ikasturtean, lanak behar bezala egiteko, zenbait teknika eta baliabide berrietara moldatu behar izan nintzen. Hala ere, esan daiteke, urte honetan jada askoz hobeto trebatzen naizela eta nuen beldurra pixkana-pixkanaka gainditu dudala. Are gehiago, IKTak asko gustoko ditudalaz ohartu naiz!