2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Bidai honen azken urratsa

Gauza on guztiei bezala, Blog honi ere amaiera heldu zaio. Pena handiz, IKT ikasgairako sortutako Blog honi "agur" esan beharra dugu. Bide luzea izan da, emozioz beterikoa... Momentu onak eta ez hain onak izan ditugu, oztopoak eta zailtasunak aurkitu ditugu, konponbideak bilatu eta aurrerapausuak eman ditugu...


Baina zein izan da bidea?

Lehenengo egunean blogari hasiera eman genion eta lehenengo pausuak eman genituen. Hala ere, ni ez naiz oso trebea teknologia berriekin eta, beraz, zerotik hasi behar izan nintzen ez bainuen blogen mundua ezagutzen. Beraz, bloga sortu, izena aukeratu eta... lehenengo sarrera eta aurkezpena sortu nituen. Egin beharreko hori amaitu eta gero, "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" irakurgaiaren laburpena egin nuen. Hasieran ez nintzen oso eroso sentitzen, dena aldatzeko beharra ikusten nuen, ez zitzaidan gustatzen nire blogaren itxura eta ez nekien zer nolako hizkuntza mailarekin idatzi. 

Hurrengo egunetan, sarrera berriak egin ostean, baliabide desberdinak ikertu eta blogera zenbait metodo berrien bitartez material interesgarriak txertatzen joan naiz. Issuu-ren bitartez, esaterako, hezkidetzari buruzko aldizkari bat txertatu dut, "La educación prohibida" pelikula partekatu dut...

Hau da, egunak aurrera egin ahala eta blogaren atal eta erabilera desberdinak aztertu ostean, nire espazio pertsonal txiki honetan nire gustoko bideoak, dokumentuak, argazkiak... txertatu ditut, ikusiko duenari gustatuko zaiolakoan. Hori dela eta, internet edota liburu desberdinak arakatu ostean, genero kutsadurari buruz, baloreei buruz, ereduei buruzko bideoak erantsi ditut orrialde desberdinetan. IKTko egunetan, noski, egunerokoak egiten jarraitu dut: gure proiektua azaltzeko, horren eboluzioa aztertzeko edota Ikaskuntza Gurpilei buruz informatzeko.

Horretaz gain, beste orrialde bat egin dut, gure taldeko proiektuen laburpenak (Ikaskuntza Gurpilen proiektua) era egokian antolaturik izateko. Atal honetan, IKT eta hezkuntzari buruzko informazio erabilgarri eta mamitsu asko aurki dezakegu... Baina ezin alderatu klasean bizitakoarekin! Bizipen paregabea gero!

Eta, beraz... Zer ikasi dugu? 

Hezkuntzari lotutako gai asko jorratu ostean, gure etorkizuneko lanbideari buruzko ezagutzak handituz joan garela esan daiteke, esperientzia berritzaileetan oinarritu dugu gure ikaskuntza eta taldekide guztiek antzeko ildotik jarraituz, jorratu nahi izandako gaiak landu ditugu. 

Baina, horretaz gain interneteko baliabide ugari nola erabiltzen diren ikasteko aukera paregabea izan dugu (Issuu-a, Glogster-a, PowToon-a...). Aitzitik, blogean sakondu dugu eta orain guztiz menperatzen dudala pentsatzen dut: erlojua ipintzen ikasi dut, itxuraldatzeko gadget bereziak txertatzen trebatu naiz (elurra jartzen, musika txertatzen...), feed-ak jarri ditut, aurretik ezaguzten nituen blog oso interesgarrien helbideak atxikitu ditut... Eta IKTekin loturiko beste hainbat kontzeptu eta teknikak ikusi eta ikasi ditugu!


Amaitzeko esan beharra dago nire IKTei buruzko ikuspegia asko aldatu dela. Hasieran, beldurrarekin hasi nintzen ikasgaia, aurrera eramateko kapaza izango ez nintzela pentsatzen nuen eta zailtasun eta oztopo handiak ikusten nituen. Baina, esperientzia hau guztiz kontrakoa izan da: izan dugun irakasleari esker eta klasean erabilitako metodologiari esker, oso eroso sentitzen hasi naiz teknologia berrien aurrean, eta, azken finean, nire gustoko blog bat egin dut eta oso gustora sentitu naiz txoko honetan nire intereseko informazioa partekatzen. Are gehiago! Nire ikaskideek asko lagundu naute prosezu luze eta interesgarri honetan. Beraz, nire esfortzu eta besteen laguntzarekin, posible izan da lan polita eta probetxugarria egitea! 

Mila esker denoi! Gabon zoriontsuak!

2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Umeak gure isla dira

"No te preocupes por qué planeta le vas a dejar a tus hijos, sino qué hijos le vas a dejar al planeta"

Ikaskuntza Gurpilak

Aldaketa berriak!

Ikus dezakezuenez, "Orri nagusiaren" ondoan, "Ikaskuntza Gurpilak" izeneko orrialdea gehitu dut. Bertan IKTko klaseko gainerako ikaskideen talde lanetatik ikasi dugunaren laburpentxoak agertuko zaizkigu. Beste orrialde batean egitea ideia ona iruditu zait, izan ere, modu honetan laburpen guztiak leku berean kokatzen dira eta era errazean aurkitu ahal izango ditugu.

Hala ere, ez da lan erraza izan, nire asmoa aurkezpen bakoitzeko sarrera bat egitea zen, baina nahiz eta tutorial asko ikusi eta artikulu asko irakurri, ez dut lortu azpiorrialderik egin. Dena den, oztopoak alde batera utzita, beste baliabide batzuen bidez laburpenak grafikoki banatzen saiatu naiz. Hasieran argazkitxo txiki bat ipini dut haien artean baina ez zitzaidanez gustatzen, beste ideia bat bururatu zait: ikurrak jartzea!


Gainera, horretaz gain, beste zenbait aldaketa egin dizkiot blogari: musika txertatu diot (Amélieren soundtrack ikaragarria!), elurra erantsi dut... Orain bai polita!