2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

IKT eta Blog-ei buruz, zer jakin behar dugu?

Lehenengo sarrera hau, bi galdera ireki eta interesgarriekin hasiko dugu: IKTen zein baliabide erabil ditzakegu Haur Hezkuntzako gela batean? Zein baliabide ezin ditugu erabili?

Galdera hauei erantzuteko asmoz, eta irakaskuntza kooperatiboa edo eraikuntza kolektiboko ikaskuntza ulertzeko asmoz (besteak beste), zenbait sarrera desberdin aurkituko ditugu blog honetan. 

Hasteko, garrantzitsua da "Web 1.0" eta "Web 2.0"ren arteko bereizketa egitea.Web 1.0an, banakoak ziren interneten bidez informazio bila joan behar zirenak (hau da, azterketa sakona egiteko beharra zegoen). Gaur egun, aldiz, Web 2.0 honen bidez, banakoek informazioa haiei heltzea agintzeko aukera izaten dute. Argiago azaltzeko, 2009ko otsaileko "Jakingarriak" aldizkaritik jasotako definizioa erabiliko dugu: "Erabiltzailea, irakurle hutsa izatetik, parte hartzaile izatera igaro da. Ildo beretik, parte hartzaile izaterakoan, lankidetza eta trukea ditu oinarri Web 2.0ak. Hari honetatik, gainera, informatikaren lehenengo arloa datorkigu: hodeian edo sarean lan egitea, Interneten, alegia. Baina, orain dela urte batzuk ez bezala, Interneteko erabiltzailea bihurtzen da protagonista, ez orain dela urte batzuk bezala, informazio hartzaile hutsa".

Baina... hona hemen kontu hauek grafikoki azaltzen duen bideo labur baina oso egoki bat:




Beste aldetik, esan beharra dago, interneteko Web 2.0 aroa, gaur egun hezkuntzan jorratu nahi diren printzipioekin bat egiten duela: aktibotasuna, partaidetza, errealitatearekin loturak, talde lana...

Irakaskuntzari buruz hitz egiten jarraitzeko asmoarekin, gure aurreko urteetako ikaskuntzara ezin garela lotu argi dago, hau da, berritu behar gara. Horretarako, oso egokia den irakaskuntza kooperatiboaz baliatu behar gara. Gainera, kontuan izango dugu, esperientzia bera, pertsona bakoitzean desberdinak izango direla, eta horrek, irakaskuntza zabal eta tolerantea eskatzen du.

Amaitzeko, gaurko klasean, gelakide bakoitzak ikaskuntza prosezuaren marrazkia egin dugu, guretzat zer esan nahi duen errepresentatuz. Nirea, konkretuki, azpian ikus dezakeguna izan da. Hazten garen heinean, gehiago eta gehiago ikasten joaten gara, nahiz eta batzuetan, atzera bueltatzen ari garela pentsatu, zerbait berri eta esanguratsu ikasten dugu.


Eta etiketak, zertarako balio dute?
Hitz hauen bidez, gure sarrera zein diziplina/espazioan kokatu nahi dugun erabakitzeko aukera izango dugu. Hau da, guk antolatuko dugu non gorde. 

Azalpenak amaitu ostean, praktikan jarri dugu momenturarte Blogei buruz ikasitako guztia, eta... tchan! Hona hemen emaitza! Euri Tantak Bloga!


Amaitzeko, hausnarketa pertsonala eta nire iritzia luzatuko dizuet. Irakasleak ondo esan duen bezala, batzuetan, zerbait berriaren aurrean ezinegona eta beldurra sentitzen dugu. Eta, esan daiteke, niri, lehenengo unean, hori gertatu zaidala. Pasa den urterarte ez dut izan IKTekin harreman handirik, eta beraz, aurreko ikasturtean, lanak behar bezala egiteko, zenbait teknika eta baliabide berrietara moldatu behar izan nintzen. Hala ere, esan daiteke, urte honetan jada askoz hobeto trebatzen naizela eta nuen beldurra pixkana-pixkanaka gainditu dudala. Are gehiago, IKTak asko gustoko ditudalaz ohartu naiz!